Debian zer da? Debian software librea sortu eta Free Software Fundation-en ideiak bultzatzen dituen guztiz bolondresez osaturiko talde bat da. Debian Proiektua 1993-an hasten da, Ian Murdock-ek software garatzaileei orduan berri zen Linux kernelaren inguruan software banaketa bat osatzeko gonbitea egin zuenean. Hau jatorriz Free Software Foundation -ek sortu eta GNU filosofiak eragindutako zaletu talde nahiko txiki bat zen, baina urteen zehar hazi eta &num-of-debian-developers; Debian Garatzaile inguru ditu orain. Debian garatzaileek eremu askotan parte hartzen dute Web eta FTP gune kudeaketa, diseinu grafikoa, software lizentzi lege analisia, dokumentazioa idazten eta noski software paketeak mantenduaz. Gure filosofia zabaldu eta Debianek sustartzen dituen ideia berdinak dituzten garatzaileak gerturatzeko asmotan, Debian Proeiktuak zenbait dokumentu argitaratu ditu gure ideologia inguruan eta Debian garatzaile izan nahi duenarentzat gidaliburu izan daitezen: Debian Kontratu Soziala da Debian proeiktuaren Software libre komunitateari eginda betebehar adierazpena da. Kontratu soziala betetzen duen edonor izan daiteke arduradun. Edozein arduradunek gehitu dezake software berria Debian —-en paketeak software librea zer den gure ikuspegia bete eta gure kalitate estandarrak betetzen baditu. Debian Software libre Gidaliburua da Debianen iritziz software librea izateko zer bete behar den azaltzen duena. Dokumentu honek Software Libre Mugimenduan eragin handia du, eta Kode Ireki Definizioaren sormena izan zen. Debian Politika Manuala dokumentuak Debian Proeiktu kalitate estandarrei buruz xehetasun handiago ematen ditu. Debian garatzaileak beste zenbait proeiktutan ere artzen dute parte batzuk Debianentzako eta beste batzu Linux komunitate guztiarentzat. Adibide batzuk emen. Fitxategi sistema Jerarkia Estandarra (FHS) Linux fitxategi sistemara estandarizatzeko ahhalegin bat da. Honek software garatzaileei bere garapenean paketea beste Debian GNU/Linux banaketa batetan nola instalatuko den arduratu gabe egitean laguntzen die. Debian Txiki barne proiektu bat da,hau debianek erabiltzaile gazteenei eskeintzeko zerbait izan dezan sortu zen. Debiani buruz argibide orokorretarako, ikusi Debian FAQ-a.