Debian GNU/Hurd zer da? Debian GNU/Linux sistemak Linuxen kernel monolitikoa GNU Hurd —, GNU Mach mikrokernel gainean abiarazitako zerbitzari multzoagatik aldatzen du.Hurd oraindik amaitu gabe dago, eta ez da erabilgarri eguneroko lanetarako, baina lanak aurrera jarraitzen du. Hurd momentu honetan i386 arkitekturarako garatzen ari da, baina egonkorragoa denean beste arkitekturetarako garatzea pentsatzen da. Argibide gehiagorako begiratu Debian GNU/Hurd orrialdea eta debian-hurd@lists.debian.org ePosta zerrenda.