Kopia eskubide eta Software Lizentziei buruz
Ziur gaude software komertzial gehienak dakarren lizentzietako
batenbat irakurri duzula; — horiek gehienetan softwarea ordengailu
bakar batean erabiltzeko baimenduta zaudela diote. Lizentzia sistema
honek ez dio horrelakorik. Eskolako edo Laneko ordenagailu guztietan
softwarearen kopia bat instalatzeko eskatzen dugu. Zure instalazio
medioa zure lagunei utzi eta instalatzen laguntzeko eskatzen dugu!
Zuk ehudaka kopia egin eta saldu egin ditzazkezu,
hori bai muga batzuekin. software librean
oinarritutako Debian sistema erabiltzeko askatasuna duzu.
Software librea deitzeak ez du esan nahi ez duenik
kopia eskubiderik, baina honek ez du esan nahi CD-ak dakarren softwarea
ezin duzunik aldatu edo banatu. Software libreak alde batetik zuk
ez duzula softwarea erabili edo eraldatzeko ordaindu esan nahi du.
Beste alde batetatik software librean oinarritutako edozein gehigarri,
eraldaketa edo software aldaketa software librea izan behar da era
berean.
Kontutan izan Debian proiektuak, bere erabiltzaileei konzesio
pragmatiko batetan, gure ustez libre ez diren software pakete
batzuk dakartzala. Pakete hauek ez dira banaketa ofizialaren
parte eta Debian zerbitzarietako contrib
edo non-free ataletan edo hirugarrenek
egindako CD-etan aurkitu daitezke.;
Begiratu Debian FAQ-a
Debian FTP fitxategietan
fitxategien eduki eta
diseinuari buruzko argibide gehiago aurkitzeko.
Sistemako programa gehienak GNU-ren
General Public License lizentzipean
argitaraturik daude. GPL lizentziak Iturburu
kodea eskuragarri egotea eskatzen du, nahiz eta
zuk programaren biariar bat argitaratu; Lizentziaren atal
honek zuk softwarea eraldatu ahal izango duzula ziurtatzen
du. Hornidura honen eraginez Debian Sisteman banatzen den
software guztien iturburuak Debian zerbitzarietan aurki
daitezke.
Debian iturbu paketeetatik binarriarrak sortu, kokatu
eta despaketetatu buruzko argibide gehiago nahi izan ezkero
begiratu Debian FAQ-ean
Debian paketea Kudeaketa Sistemaren Oinarria
izenburupean.
Ba daude beste zenbait kopia eskubide egoera eta software lizentzia
Debianek erabiltzen duen softwarean. Pakete bakoitzaren lizentzi eta
kopia eskubideak /usr/share/doc/package-izena/copyright
fitxategian daude, bein paketea sisteman instalaturik
duzunean.
Lizentziak eta Debian taldeak zein programa banaketa ofizialean sartzeko
aski libre den nola erabakizten duen buruzko argibideak aurkitzeko jo
Debian Free Software Guidelines dokumentura.
Argibide legal garratzitsuena software hau bermerik gabe
banatzen dela da. Software hau sortu duten garatzaileek komunitatearen
onurarako egin dute. Ez dago bermerik softwre egokitasun eta erabiliko den
ekintzetan. Era berean, software librea denez, zuk behar dituzun — aldaketak
egitea eta besteek era honetara eginiko aldaketetaz baliatzeko aukera duzu.