&debian;en Instalatzailea erabiltzen How the Installer Works &debian;en instalatzailea instalaketa ahalbidetzeko zeregin zehatz batzuetarako sortu diren osagaiez eratua dago. Osagai bakoitzak egokitu zaion lana egiten du, bere lana egiteko behar bestetan erabiltzaileari galderak eginez. Galdera bakoitzari lehentasun bat ematen zaio, eta lehentasun hau instalatzailea abiarazten den unean egokitzen da. Ohiko instalaketa bat egitean, oinarrizko (lehentasun handieneko) galderak soilik egingo dira. Honen ondorioz instalatzaileak bere kasa egiten du lan ia guztia, ia erabiltzailearen partehartzerik gabe. Osagaiak jarraian abiarazten dira; zein osagai abiarazten diren instalaketa metodoaren eta hardwarearen arabera aldatzen da. Galdetzen ez diren gaietan ohiko balioak erabiliko ditu instalatzaileak. Arazoren bat egoten bada, erabiltzaileak akatsaren leihoa ikusiko du, eta instalatzailearen menua ere agertuko da beste ekintza bat aukeratu ahal izateko. Ez bada arazorik egoten, erabiltzaileak ez du sekula ikusiko instalatzailearen menua, baina pausu bakoitzean osagai bakoitzaren galderei erantzun beharko die. Akats larrien ohartarazpenei lehentasun 'oso handia'(critical) egokituko zaie eta erabiltzailea beti ohartaraziko da akats horretaz. Instalatzaileak darabiltzan ohiko balio batzuk &d-i; lanean hastean aldatu daitezke abiarazketa-argumentuak bidaliz. Esaterako, sare estatikoaren konfigurazioa behartu nahi baduzu (ahal denean DHCP erabiltzen da ohiko aukera bezala), abiarazketan parametro hau gehi zenezake: netcfg/use_dhcp=false. Ikusi orrian aukera erabilgarri guztiak. Erabiltzaile aurreratuenak menuan oinarrituriko ingurunean egon litezke erosoen, bertan pausu bakoitza erabiltzaileak kontrolatzen baitu, instalatzaileak denak bata bestearen ostean abiarazi ordez. Instalatzailea menuan oinarrituriko era honetan erabiltzeko, gehitu honako argumentu hau: debconf/priority=medium. Instalaketan muinaren (kernelaren) moduluei aukerak igorri beharra baduzu hardwarea erabili edo atzemateko, instalatzailea expert eran abiarazi beharko duzu. Hau egiteko abiarazketan expert agindua erabili dezakezu, edo baita debconf/priority=low abiarazketa-argumentua gehituz ere. Adituentzako era honek &d-i;rengan kontrol mugagabea ematen dizu. OSA NAZAZU: Ez al genuke hemen &d-i; 2.6 muinarekin abiarazteaz zer-edo-zer idatzi beharko? Instalatzailearen ingurune arrunta idatzizkoa da (orain arruntagoa den irudizko ingurunearen aurkakoa). Sagua ezin da ingurune honetan erabili. Hona hemen idatzien artean ibiltzeko erabil ditzakezun teklak: Tabulatzailea edo eskuina erakusten duen gezia 'aurrera' mugitzeko dira, eta Shift Hutsunea edo ezkerra erakusten duen gezia 'atzera' joateko ikusten diren botoi eta aukeretan zehar. Gora eta beheranzko geziak zerrenda higikor batean zehar aritzeko dira, eta baita zerrenda bera higitzeko ere (pantailaren amaierara iristean). Gainera, zerrenda luzeetan, hizki baten tekla sakatuz zerrendan hizki horrekin hasten den aukerara zuzenean joan zaitezke, eta zerrenda zatika iragan dadin, Orrian Gora eta Orrian Behera sakatzea daukazu. Hutsune teklak item bat aukeratzen du. Erabili &enterkey; eginiko aukerak gaitzeko. S/390ak ez ditu kontsola birtualak jasaten. Ondoren zehazten diren errejistroko mezuak (logak) ikusteko bigarren edo hirugarren telnet saio bat ireki dezakezu. Akats oharrak hirugarren kontsolara berbideratzen dira (tty3 izenez ezagutzen da berau). Kontsola honetara sartzeko Ezkerreko Alt F3 sakatu (F3 sakatzeko unean Ezkerreko Alt sakatuta eduki); instalatzailearen prozesu nagusira itzultzeko sakatu Ezkerreko AltF1. Ohar hauek hemen ere aurkituko dituzu: /var/log/messages. Instalaketaren ondoren, log hau zure sistema berriko /var/log/installer.log helbidera kopiatzen da. Instalaketako beste oharrak /target/var/log/debian-installer/ bidean aurki ditzakezu instalaketan, eta /var/log/debian-installer/ helbidean instalaturiko sistema berria abiarazi ostean. Osagaiak: Sarrera Hemen osagaiez eta hauen helburuen deskripzio labur batez osaturiko zerrenda bat duzue. Osagai jakin bat erabiltzeko jakin beharreko xehetasunak hemen aurkituko dituzu: . main-menu Instalaketan zehar erabiltzaileari osagaien zerrenda bat erakusten dio, eta aukeratutako osagai bat abiarazten du, aukeratzen denean. 'Main-menu'-ren galderak lehentasun ertainera (MEDIUM) egokiturik daude, honela, zure lehentasuna handia (HIGH) edo oso handia (CRITICAL) bada (handia da ohiko balioa), ez duzu menua ikusiko. Bestalde, zure eskuhartzea behar duen akats bat gertatzen bada, galderen lehentasuna une batez txikituko da akatsa konpontzeko aukera izan dezazun, eta kasu horretan menua agertuko da. languagechooser Hizkuntza eta hizkera ugariren zerrenda bat erakusten du. Instalatzaileak aukeraturiko hizkuntzan agertaraziko ditu mezuak, hizkuntza horren itzulpena osaturik badago behintzat. Itzulpen bat osaturik ez dagoenean, ingelerazko mezuak erakutsiko dira. countrychooser Herrien zerrenda bat erakusten du. Erabiltzaileak bera bizi den herria aukeratuko du. ddetect Diska gogorrak atzematen ditu, bai konputagailuan instalaturikoak eta baita honi loturikoak ere. pcmcia Erabiltzaileari PCMCIA txartelak konfiguratzen uzten dio. console-setup Teklatuen zerrenda bat erakusten du, bertatik erabiltzaileak bere teklatuari hobekien egokitzen zaiona aukeratzen duelarik. netcfg Konputagailuaren sare koneksioak konfiguratzen ditu, internet bidez komunikatu ahal izateko. iso-scan ISO fitxategi-sistemak bilatzen ditu, hauek CD-ROM batean edo diska gogorrean egon daitezkeelarik. choose-mirror &debian;en artxiboko ispiluen zerrenda bat aurkezten du. Erabiltzaileak bere instalaketa paketeentzako iturburua aukeratu ahalko du. Ohikoena CD-ROM edo sareko ispilu bat hautatzea da. cdrom-checker CD-ROM baten osotasuna aztertzen du. Honela, erabiltzaileak ziurtatu ahal izango du instalaketarako CDa ez dagoela hondaturik. cdrom-detect CD-ROM unitateak atzematen ditu, bai instalaturikoak bai konputagailura loturikoak. lowmem Memoria gutxiko sistemak atzematen ditu eta trikimailu zenbaiten ondoren beharrezkoak ez diren &d-i;ren zatiak ezabatzen ditu memoriatik (ezaugarri batzuk galtzen direlarik honela). anna «Anna's Not Nearly APT» (hau da, Anna ia ez da APTa). Aukeratutako ispilutik bildutako paketeak instalatzen ditu. partman Sistemara loturiko disketan partizioak sortzeko aukera ematen dio erabiltzaileari, ondoren hautaturiko partizioetan fitxategi-sistemak sortu eta muntaia puntuetara gehituz. Bere kasa aritzeko aukera edo LVM soportea bezalako ezaugarri interesgerriak ere baditu bere baitan. &debian;en partizio sortzaile gogokoena da honakoa. autopartkit Diska oso bat partizionatzen du erabiltzaileak aurrezehazturiko hobespenen arabera. partitioner Sistemari loturiko diskak partizionatzeko aukera ematen dio erabiltzaileari. Partizioak sortzeko zure konputagailuaren arkitekturarako programa egoki bat aukeratzen da. partconf Partizioen zerrenda bat erakusten du, eta hautaturiko partizioetan fitxategi-sistemak sortzen ditu erabiltzailearen aginduei jarraiki. lvmcfg Erabiltzailea laguntzen du LVMa (Bolumen Kudeatzaile Lojikoa / Logical Volume Manager) konfiguratzen. mdcfg Software RAIDa (Redundant Array of Inexpensive Disks) instalatzen laguntzen dio erabiltzaileari. Software RAID hau IDE merkearen (sasi-hardwarea) RAID kontrolatzaileak baino hobea izan ohi da. base-installer Berrabiaraztean konputagailuak &debian-gnu; lan egin dezan ahalbidetzen duen oinarrizko pakete multzo bat instalatzen du. kernel-chooser Erabiltzaileari sistema eragilearen muinaren (kernel) bertsioa aukeratzen uzten dio, bertsio bat baino gehiago badaude. os-prober Une honetan konputagailuan instalaturiko sistema eragileak atzematen ditu eta informazio hau bootloader-installer-i ematen dio, honek abiarazketa kudeatzailearen menura sistema eragile hauek gehitzeko aukera emango dizularik. Honela erabiltzaileak erraz asko hautatuko du abioan zein sistema eragilerekin hasi nahi duen. bootloader-installer Abiarazketa kudeatzeko programa bat instalatzen du diska gogorrean, CD-ROM edo 3.5eko diskarik erabili gabe &arch-kernel; erabiltzeko beharrezkoa dena. Abiarazketa kudeatzaile askok erabiltzaileari saioa beste sistema eragile batekin hasteko aukera ematen diote abiarazketa bakoitzean. baseconfig Oinarri sistemaren paketeak konfiguratzeko galderak egiten ditu erabiltzailearen hobespenei jarraiki. Hau konputagailua berrabiarazterakoan egin ohi da; &debian; sistema berriaren 'lehen abioa' da. shell Erabiltzaileari shell bat abiarazteko aukera ematen dio, menutik nahiz bigarren kontsolatik. bugreporter Akats bat aurkitzean 3 t'erdiko diska batean informazioa gordetzeko aukera ematen dio erabiltzaileari, instalatzailearen arazoen berri zehatza emateko gero &debian;en garatzaileei. &using-d-i-components.xml;