&debian;en Instalatzailea erabiltzen
How the Installer Works
&debian;en instalatzailea instalaketa ahalbidetzeko zeregin zehatz
batzuetarako sortu diren osagaiez eratua dago. Osagai bakoitzak
egokitu zaion lana egiten du, bere lana egiteko behar bestetan
erabiltzaileari galderak eginez. Galdera bakoitzari lehentasun
bat ematen zaio, eta lehentasun hau instalatzailea abiarazten den
unean egokitzen da.
Ohiko instalaketa bat egitean, oinarrizko (lehentasun handieneko)
galderak soilik egingo dira. Honen ondorioz instalatzaileak bere
kasa egiten du lan ia guztia, ia erabiltzailearen partehartzerik gabe.
Osagaiak jarraian abiarazten dira; zein osagai abiarazten diren instalaketa
metodoaren eta hardwarearen arabera aldatzen da. Galdetzen ez diren
gaietan ohiko balioak erabiliko ditu instalatzaileak.
Arazoren bat egoten bada, erabiltzaileak akatsaren leihoa ikusiko
du, eta instalatzailearen menua ere agertuko da beste ekintza bat
aukeratu ahal izateko. Ez bada arazorik egoten, erabiltzaileak ez
du sekula ikusiko instalatzailearen menua, baina pausu bakoitzean
osagai bakoitzaren galderei erantzun beharko die. Akats larrien
ohartarazpenei lehentasun 'oso handia'(critical) egokituko zaie eta
erabiltzailea beti ohartaraziko da akats horretaz.
Instalatzaileak darabiltzan ohiko balio batzuk &d-i; lanean hastean
aldatu daitezke abiarazketa-argumentuak bidaliz. Esaterako, sare
estatikoaren konfigurazioa behartu nahi baduzu (ahal denean DHCP
erabiltzen da ohiko aukera bezala), abiarazketan parametro hau
gehi zenezake: netcfg/use_dhcp=false.
Ikusi orrian aukera erabilgarri guztiak.
Erabiltzaile aurreratuenak menuan oinarrituriko ingurunean egon
litezke erosoen, bertan pausu bakoitza erabiltzaileak kontrolatzen
baitu, instalatzaileak denak bata bestearen ostean abiarazi ordez.
Instalatzailea menuan oinarrituriko era honetan erabiltzeko,
gehitu honako argumentu hau:
debconf/priority=medium.
Instalaketan muinaren (kernelaren) moduluei aukerak igorri beharra
baduzu hardwarea erabili edo atzemateko, instalatzailea expert
eran abiarazi beharko duzu. Hau egiteko abiarazketan
expert agindua erabili dezakezu, edo baita
debconf/priority=low abiarazketa-argumentua
gehituz ere. Adituentzako era honek &d-i;rengan kontrol
mugagabea ematen dizu.
OSA NAZAZU: Ez al genuke hemen &d-i; 2.6 muinarekin abiarazteaz zer-edo-zer idatzi beharko?
Instalatzailearen ingurune arrunta idatzizkoa da (orain arruntagoa den
irudizko ingurunearen aurkakoa). Sagua ezin da ingurune honetan erabili.
Hona hemen idatzien artean ibiltzeko erabil ditzakezun teklak:
Tabulatzailea edo eskuina erakusten duen
gezia 'aurrera' mugitzeko dira, eta Shift
Hutsunea edo ezkerra
erakusten duen gezia 'atzera' joateko ikusten diren botoi eta aukeretan
zehar.
Gora eta beheranzko geziak zerrenda
higikor batean zehar aritzeko dira, eta baita zerrenda bera higitzeko
ere (pantailaren amaierara iristean). Gainera, zerrenda luzeetan, hizki
baten tekla sakatuz zerrendan hizki horrekin hasten den aukerara zuzenean
joan zaitezke, eta zerrenda zatika iragan dadin, Orrian Gora eta
Orrian Behera sakatzea daukazu. Hutsune
teklak item bat aukeratzen du. Erabili &enterkey; eginiko aukerak gaitzeko.
S/390ak ez ditu kontsola birtualak jasaten. Ondoren zehazten diren errejistroko
mezuak (logak) ikusteko bigarren edo hirugarren telnet saio bat ireki dezakezu.
Akats oharrak hirugarren kontsolara berbideratzen dira (tty3
izenez ezagutzen da berau). Kontsola honetara sartzeko Ezkerreko Alt
F3 sakatu (F3 sakatzeko unean Ezkerreko Alt
sakatuta eduki); instalatzailearen prozesu nagusira itzultzeko sakatu
Ezkerreko AltF1.
Ohar hauek hemen ere aurkituko dituzu:
/var/log/messages. Instalaketaren ondoren, log hau
zure sistema berriko /var/log/installer.log
helbidera kopiatzen da. Instalaketako beste oharrak
/target/var/log/debian-installer/ bidean
aurki ditzakezu instalaketan, eta /var/log/debian-installer/
helbidean instalaturiko sistema berria abiarazi ostean.
Osagaiak: Sarrera
Hemen osagaiez eta hauen helburuen deskripzio labur batez osaturiko
zerrenda bat duzue. Osagai jakin bat erabiltzeko jakin beharreko
xehetasunak hemen aurkituko dituzu: .
main-menu
Instalaketan zehar erabiltzaileari osagaien zerrenda bat erakusten
dio, eta aukeratutako osagai bat abiarazten du, aukeratzen denean.
'Main-menu'-ren galderak lehentasun ertainera (MEDIUM) egokiturik daude,
honela, zure lehentasuna handia (HIGH) edo oso handia (CRITICAL) bada
(handia da ohiko balioa), ez duzu menua ikusiko. Bestalde, zure
eskuhartzea behar duen akats bat gertatzen bada, galderen lehentasuna
une batez txikituko da akatsa konpontzeko aukera izan dezazun, eta
kasu horretan menua agertuko da.
languagechooser
Hizkuntza eta hizkera ugariren zerrenda bat erakusten du. Instalatzaileak
aukeraturiko hizkuntzan agertaraziko ditu mezuak, hizkuntza horren
itzulpena osaturik badago behintzat. Itzulpen bat osaturik ez dagoenean,
ingelerazko mezuak erakutsiko dira.
countrychooser
Herrien zerrenda bat erakusten du. Erabiltzaileak bera bizi den
herria aukeratuko du.
ddetect
Diska gogorrak atzematen ditu, bai konputagailuan instalaturikoak eta baita
honi loturikoak ere.
pcmcia
Erabiltzaileari PCMCIA txartelak konfiguratzen uzten dio.
kbd-chooser
Teklatuen zerrenda bat erakusten du, bertatik erabiltzaileak bere
teklatuari hobekien egokitzen zaiona aukeratzen duelarik.
netcfg
Konputagailuaren sare koneksioak konfiguratzen ditu, internet bidez
komunikatu ahal izateko.
iso-scan
ISO fitxategi-sistemak bilatzen ditu, hauek CD-ROM batean edo
diska gogorrean egon daitezkeelarik.
choose-mirror
&debian;en artxiboko ispiluen zerrenda bat aurkezten du. Erabiltzaileak
bere instalaketa paketeentzako iturburua aukeratu ahalko du. Ohikoena
CD-ROM edo sareko ispilu bat hautatzea da.
cdrom-checker
CD-ROM baten osotasuna aztertzen du. Honela, erabiltzaileak
ziurtatu ahal izango du instalaketarako CDa ez dagoela hondaturik.
cdrom-detect
CD-ROM unitateak atzematen ditu, bai instalaturikoak bai konputagailura loturikoak.
lowmem
Memoria gutxiko sistemak atzematen ditu eta trikimailu zenbaiten
ondoren beharrezkoak ez diren &d-i;ren zatiak ezabatzen ditu memoriatik
(ezaugarri batzuk galtzen direlarik honela).
anna
«Anna's Not Nearly APT» (hau da, Anna ia ez da APTa). Aukeratutako
ispilutik bildutako paketeak instalatzen ditu.
partman
Sistemara loturiko disketan partizioak sortzeko aukera ematen dio
erabiltzaileari, ondoren hautaturiko partizioetan fitxategi-sistemak sortu
eta muntaia puntuetara gehituz. Bere kasa aritzeko aukera edo LVM soportea
bezalako ezaugarri interesgerriak ere baditu bere baitan. &debian;en
partizio sortzaile gogokoena da honakoa.
autopartkit
Diska oso bat partizionatzen du erabiltzaileak aurrezehazturiko
hobespenen arabera.
partitioner
Sistemari loturiko diskak partizionatzeko aukera ematen dio
erabiltzaileari. Partizioak sortzeko zure konputagailuaren
arkitekturarako programa egoki bat aukeratzen da.
partconf
Partizioen zerrenda bat erakusten du, eta hautaturiko
partizioetan fitxategi-sistemak sortzen ditu erabiltzailearen
aginduei jarraiki.
lvmcfg
Erabiltzailea laguntzen du LVMa
(Bolumen Kudeatzaile Lojikoa / Logical Volume Manager) konfiguratzen.
mdcfg
Software RAIDa (Redundant Array of Inexpensive Disks)
instalatzen laguntzen dio erabiltzaileari. Software RAID hau IDE merkearen (sasi-hardwarea)
RAID kontrolatzaileak baino hobea izan ohi da.
base-installer
Berrabiaraztean konputagailuak &debian-gnu; lan egin
dezan ahalbidetzen duen oinarrizko pakete multzo bat
instalatzen du.
kernel-chooser
Erabiltzaileari sistema eragilearen muinaren (kernel) bertsioa
aukeratzen uzten dio, bertsio bat baino gehiago badaude.
os-prober
Une honetan konputagailuan instalaturiko sistema eragileak
atzematen ditu eta informazio hau bootloader-installer-i ematen
dio, honek abiarazketa kudeatzailearen menura sistema eragile hauek
gehitzeko aukera emango dizularik. Honela erabiltzaileak erraz
asko hautatuko du abioan zein sistema eragilerekin hasi nahi duen.
bootloader-installer
Abiarazketa kudeatzeko programa bat instalatzen du diska gogorrean,
CD-ROM edo 3.5eko diskarik erabili gabe &arch-kernel; erabiltzeko beharrezkoa
dena. Abiarazketa kudeatzaile askok erabiltzaileari saioa beste sistema
eragile batekin hasteko aukera ematen diote abiarazketa bakoitzean.
baseconfig
Oinarri sistemaren paketeak konfiguratzeko galderak egiten
ditu erabiltzailearen hobespenei jarraiki. Hau konputagailua
berrabiarazterakoan egin ohi da; &debian; sistema berriaren 'lehen
abioa' da.
shell
Erabiltzaileari shell bat abiarazteko aukera ematen dio, menutik
nahiz bigarren kontsolatik.
bugreporter
Akats bat aurkitzean 3 t'erdiko diska batean informazioa gordetzeko
aukera ematen dio erabiltzaileari, instalatzailearen arazoen berri
zehatza emateko gero &debian;en garatzaileei.
&using-d-i-components.xml;