Sistema oinarriaren Instalazioa Sistema oinarriaren instalazioan, pakete despaketatzea eta konfigurazio mezuak tty4-ra bideratuko dira. Zuk terminal hau ikus dezakezu Left AltF4 zampatuaz, instalatze prozesura itzukltzeko aski da Left AltF1 egitearekin>. Oinarri instalazioak sortutako despaketatze/konfigurazio mezuak /target/tmp/debootstrap.log fitxategian gordeko dira instalazioa kontsola serial baten bidez egiterakoan. Instalazioaren zati bezala Linux kernel bat instalatua izango da. Lehenetsi bezala instalatzaileak zure hardwareak behar duen bat instalatuko du. Baina hala nahi izan ezkero lehentasun txikia erabiliaz eskuragarri dauden kernelen artean aukera dezakezu.