Osagaiak Banaka Erabiltzen Atal honetan instalatzailearen osagai bakoitza xehetasunekin deskribatuko dugu. Osagaiak erabiltzaileek ezagutu beharko lituzketen pausuetan sailkatu ditugu. Instalatzean agertzen diren ordena berean aurkezten dizkizugu. Ohar zaitez instalatze guztietan ez direla modulu guztiak erabiliko; zehazki zeintzuk erabiltzen diren darabilzun instalatze metodoaren eta zure hardwarearen arabera aldatzen da. &debian;en Instalatzailea Eta Hardwarea Konfiguratzen Demagun &debian;en instalatzailea abiarazi dela eta zu lehenengo pantailari begira zaudela. Une honetan, &d-i;(r)en gaitasunak nahiko mugaturik daude. Ez daki ezer askorik zure hardwareaz, gogoko hizkuntzaz edo egin beharko lukeen lanaz. Ez zaitez arduratu. Izan ere, &d-i; behar bezain argia da, bere kasa azter dezake zure hardwarea, bere gainontzeko osagaiak aurkitu eta instalatze sistema erabilgarri eta gaurkotasunezko batera bihur daiteke. Dena dela, &d-i; lagundu beharra duzu bere kasa jakin ezin duen informazioa emanez (hala nola, zure gogoko hizkuntza, teklatuaren mapa edo sareko ispilu-zerbitzaria). Ohartuko zara pausu honen baitan &d-i;(e)k hardware detekzioa egiten duenaz hainbat alditan. Lehen aldian zehazki instalatzailearen osagaiak kargatzeko beharrezko hardwarean (adb. zure CD-ROMa edo sareko txartela) jartzen du arreta. Lehen aldi honetan driber guztiak ez direnez gertu egongo, hardware detekzioa errepikatu beharra du prozesuan zehar, geroago. &module-lowmem.xml; &module-languagechooser.xml; &module-countrychooser.xml; &module-kbd-chooser.xml; &module-s390-netdevice.xml; &module-s390-dasd.xml; &module-ddetect.xml; &module-cdrom-detect.xml; &module-iso-scan.xml; &module-anna.xml; &module-netcfg.xml; &module-choose-mirror.xml; Partizioen Sorkuntza Eta Muntaia Puntuaren Hautaketa Une honetan, hardware detekzioa azken aldiz abiarazi izan ondoren, &d-i; bere sasoi onenean egon beharko litzateke, erabiltzailearen beharretara egokituta eta benetako lana egiteko gertu. Atal honen izenburuak adierazten duen bezala, ondorengo osagaien zeregin garrantzitsuena zure diskoak partitzea, fitxategi sistemak sortzea, muntaia puntuak esleitzea eta (aukeran) LVM edo RAID gailuak bezalakoak (gaiarekin gogorki loturik daudenak) konfiguratzea da. &module-partman.xml; &module-autopartkit.xml; &module-partitioner.xml; &module-partconf.xml; &module-mdcfg.xml; &module-partman-lvm.xml; Oinarri Sistema Instalatzen Pausu hau izan arren arazo gutxien sor ditzakeena, instalatzearen denbora tarte handiena hartzen du, sistema guztia deskargatu, aztertu eta paketeetatik ateratzen baitu. Konputagailu edo sare konexio motela badituzu, pausu honek luze jo dezake. &module-base-installer.xml; Sistema Abiarazgarri Bihurtzen Disko gabeko lan eremu (workstation) bat instalatzen bazabiltza, disko gogorretik abiaraztea ez da aukera zail bat, noski. Beraz, ez dugu hemen azalduko. Agian OpenBoot konfiguratu nahiko duzu saretik abiarazi ohi dadin; ikus . Ohar zaitez makina berean sistema eragile ugari abiarazteaz oraindik zulo beltzez bezain gutxi dakigula. Dokumentu hau ez da abiarazte kudeatzaile ezberdinak zerrendatzen saiatu ere egiten, arkitektura eta azpiarkitektura guztiz ezberdinekoak ere daudenez. Zure abiarazte kudeatzailearen laguntza gaiak irakurri beharko dituzu hartaz gehiago jakiteko. &module-os-prober.xml; &module-hppa-palo-installer.xml; &module-x86-grub-installer.xml; &module-x86-lilo-installer.xml; &module-ia64-elilo-installer.xml; &module-mipsel-colo-installer.xml; &module-mipsel-delo-installer.xml; &module-powerpc-yaboot-installer.xml; &module-powerpc-quik-installer.xml; &module-s390-zipl-installer.xml; &module-sparc-silo-installer.xml; &module-nobootloader.xml; Lehen Pausua Amaitzen Hauek dira zure &debian; berria berrabiarazi aurretik egin beharreko azken ekintzak. Batipat &d-i;(r)en ondoren ordenatzea da egin beharrekoa. &module-finish-install.xml; Denetarik Atal honetan zerrendaturiko osagaiak ez dira instalatze prozesuan barneraturik egon ohi, baina atzealdean itxaroten egoten dira erabiltzailea laguntzeko zerbait gaizki joanez gero. &module-save-logs.xml; &module-cdrom-checker.xml; &module-shell.xml; &module-network-console.xml;