Osagaiak Banaka Erabiltzen
Atal honetan instalatzailearen osagai bakoitza xehetasunekin
deskribatuko dugu. Osagaiak erabiltzaileek ezagutu beharko
lituzketen pausuetan sailkatu ditugu. Instalatzean agertzen
diren ordena berean aurkezten dizkizugu. Ohar zaitez instalatze
guztietan ez direla modulu guztiak erabiliko; zehazki zeintzuk
erabiltzen diren darabilzun instalatze metodoaren eta zure
hardwarearen arabera aldatzen da.
&debian;en Instalatzailea Eta Hardwarea Konfiguratzen
Demagun &debian;en instalatzailea abiarazi dela eta zu lehenengo pantailari
begira zaudela. Une honetan, &d-i;(r)en gaitasunak nahiko mugaturik
daude. Ez daki ezer askorik zure hardwareaz, gogoko hizkuntzaz edo
egin beharko lukeen lanaz. Ez zaitez arduratu. Izan ere, &d-i;
behar bezain argia da, bere kasa azter dezake zure hardwarea,
bere gainontzeko osagaiak aurkitu eta instalatze sistema
erabilgarri eta gaurkotasunezko batera bihur daiteke. Dena dela,
&d-i; lagundu beharra duzu bere kasa jakin ezin duen informazioa
emanez (hala nola, zure gogoko hizkuntza, teklatuaren mapa edo
sareko ispilu-zerbitzaria).
Ohartuko zara pausu honen baitan &d-i;(e)k hardware detekzioa
egiten duenaz hainbat alditan. Lehen aldian zehazki instalatzailearen
osagaiak kargatzeko beharrezko hardwarean (adb. zure CD-ROMa edo sareko txartela)
jartzen du arreta. Lehen aldi honetan driber guztiak ez direnez gertu
egongo, hardware detekzioa errepikatu beharra du prozesuan zehar, geroago.
&module-lowmem.xml;
&module-languagechooser.xml;
&module-countrychooser.xml;
&module-kbd-chooser.xml;
&module-s390-netdevice.xml;
&module-s390-dasd.xml;
&module-ddetect.xml;
&module-cdrom-detect.xml;
&module-iso-scan.xml;
&module-anna.xml;
&module-netcfg.xml;
&module-choose-mirror.xml;
Partizioen Sorkuntza Eta Muntaia Puntuaren Hautaketa
Une honetan, hardware detekzioa azken aldiz abiarazi izan ondoren,
&d-i; bere sasoi onenean egon beharko litzateke, erabiltzailearen
beharretara egokituta eta benetako lana egiteko gertu.
Atal honen izenburuak adierazten duen bezala, ondorengo osagaien
zeregin garrantzitsuena zure diskoak partitzea, fitxategi
sistemak sortzea, muntaia puntuak esleitzea eta (aukeran) LVM
edo RAID gailuak bezalakoak (gaiarekin gogorki loturik daudenak)
konfiguratzea da.
&module-partman.xml;
&module-autopartkit.xml;
&module-partitioner.xml;
&module-partconf.xml;
&module-mdcfg.xml;
&module-partman-lvm.xml;
Oinarri Sistema Instalatzen
Pausu hau izan arren arazo gutxien sor ditzakeena, instalatzearen
denbora tarte handiena hartzen du, sistema guztia deskargatu, aztertu
eta paketeetatik ateratzen baitu. Konputagailu edo sare konexio
motela badituzu, pausu honek luze jo dezake.
&module-base-installer.xml;
Sistema Abiarazgarri Bihurtzen
Disko gabeko lan eremu (workstation) bat instalatzen bazabiltza,
disko gogorretik abiaraztea ez da aukera zail bat, noski. Beraz,
ez dugu hemen azalduko. Agian OpenBoot
konfiguratu nahiko duzu saretik abiarazi ohi dadin; ikus .
Ohar zaitez makina berean sistema eragile ugari abiarazteaz oraindik
zulo beltzez bezain gutxi dakigula. Dokumentu hau ez da abiarazte
kudeatzaile ezberdinak zerrendatzen saiatu ere egiten, arkitektura
eta azpiarkitektura guztiz ezberdinekoak ere daudenez. Zure abiarazte
kudeatzailearen laguntza gaiak irakurri beharko dituzu hartaz
gehiago jakiteko.
&module-os-prober.xml;
&module-hppa-palo-installer.xml;
&module-x86-grub-installer.xml;
&module-x86-lilo-installer.xml;
&module-ia64-elilo-installer.xml;
&module-mips-arcboot-installer.xml;
&module-mipsel-colo-installer.xml;
&module-mipsel-delo-installer.xml;
&module-powerpc-yaboot-installer.xml;
&module-powerpc-quik-installer.xml;
&module-s390-zipl-installer.xml;
&module-sparc-silo-installer.xml;
&module-nobootloader.xml;
Lehen Pausua Amaitzen
Hauek dira zure &debian; berria berrabiarazi aurretik egin beharreko
azken ekintzak. Batipat &d-i;(r)en ondoren ordenatzea da egin beharrekoa.
&module-finish-install.xml;
Denetarik
Atal honetan zerrendaturiko osagaiak ez dira instalatze prozesuan
barneraturik egon ohi, baina atzealdean itxaroten egoten dira
erabiltzailea laguntzeko zerbait gaizki joanez gero.
&module-save-logs.xml;
&module-cdrom-checker.xml;
&module-shell.xml;
&module-network-console.xml;