Helbidetegien zuhaitza
&debian-gnu; eragileak oinarritzat
Fitxategi sistemen hierarkiaren estandarra
hartzen du, helbidetegi eta izenei dagokienean. Estandar honek
erabiltzaile eta programei beharrezko fitxategi eta helbidetegien
kokapen zehatza jakitea ahalbidetzen die. Erroko helbidetegia
marra etzan (slash) batez adierazten da /.
Erro honen barnean, &debian; sistema guztiek ondoko helbidetegiok
dituzte:
HelbidetegiaEdukia
bin
Sistemarentzako ezinbesteko programak
boot
Programa abiarazleak darabiltzan fitxategiak
dev
Gailuen fitxategiak
etc
Sistemarenak soilik diren konfigurazio fitxategiak
home
Erabiltzaileen erroko helbidetegia
lib
Elkarbanatutako ezinbesteko liburutegiak eta nukleoaren moduluak
mnt
Sistema fitxategi baterako muntaia puntu iragankorra
proc
Sistemaren informazioa daukan helbidetegi birtuala
root
Kudeatzailearen helbidetegi pertsonala
sbin
Sistemarentzako ezinbesteko programak
tmp
Fitxategi iragankorrak
usr
Bigarren mailako hierarkia
var
Etengabe aldatzen diren datuak
opt
Instalatutako aplikazio gehigarrien helbidetegia
Jarraian datorrena helbidetegi eta partizioen inguruko ohar
garrantzitsuen zerrenda bat da.
Erroko partizioak / fisikoki beti eduki
behar ditu /etc, /bin,
/sbin, /lib eta
/dev partizioak, edo ezinezkoa izango da sistema
abiaraztea. Erroko partizio batentzako &root-system-size-min;–&root-system-size-max; MB nahikoa izan ohi dira,
baina aldaketak egon daitezke sistemari eman behar zaion erabileraren
araberan.
/usr: erabiltzaile guztientzako programak
(/usr/bin), liburutegiak
(/usr/lib), laguntza gaiak
(/usr/share/doc), etab., helbidetegi
honetan daude. Toki gehien behar duen zatia da honakoa. Gutxienez
diskaren 500 MB zati honi ezar zeniezazkioke. Bilduma gehiago
instalatu nahi badituzu, partizio honen neurria handitu beharko
duzu.
/home: erabiltzaile orok bere datuak helbidetegi
honen azpihelbidetegi batean sartuko ditu. Azken honen neurria
sistemaren erabiltzaile kopuruaren eta hauen helbidetegietan
gordeko diren fitxategien araberan aldatuko da. Zure asmoak
kontuan hartuta, erabiltzaileko gutxi gora-behera 100 MB gorde
beharko zenituzke, betiere neurri hau zure beharretara egokituz.
/var: etengabeko aldaketak jasaten dituzten
datu guztiak, hala nola albiste artikuluak, eskutitz elektronikoak,
webguneak, bildumatze sistemaren cachea, etab. helbidetegi honetan
barneratuak izango dira. Helbidetegi honen neurria zure
konputagailuaren erabileraren arabera aldatuko da, baina erabiltzaile
gehienentzako sistema instalatzeko darabilen tresna izango da gakoa.
&debian;ek eskaintzen dizkizun programa guztien instalaketa osoa
egiteko asmoa baduzu, eta dena aldi batean, gainera, /var
helbidetegiarentzako 2 edo 3 GB uztea nahikoa izango da, edo hala
beharko luke.
Sistema zatika instalatu behar baduzu ( hau da, lehenik zerbitzu eta
utilitateak, ondoren testu sorgailuak, gero ingurune grafikoa,...),
300 - 500 MB egokitu beharko dizkiozu /vari.
Sistema egonkor bat izan behar bada, berritze asko izanen ez dituena,
30 edo 40 MB /varen nahikoa izango dira.
/tmp: programa batek datu iragankor bat sortzean
/tmp helbidetegian sartu ohi da. 20-50 MB nahikoa
izaten dira.