&debian;en partizioen eta hauen neurrien inguruko erabakiak GNU/&arch-kernel; ibiltzeko gutxienez partizio bat behar du. Partizio bakarra eduki dezakezu sistema eragile guztia, aplikazioak eta zure fitxategiak biltzeko. Gehienek uste dute elkartrukerako partizio edo SWAP bat edukitzea beharrezkoa dela, nahiz eta honako hau ez den guztizko egia. Swapa sistema eragilearen barneko espazio bat da, eta espazio honek sistemari diskako tokia memoria birtual gisa erabiltzeko aukera ematen dio. Swap partizio ezberdindu bat sortuz, &arch-kernel; haren erabilerari etekin gehiago atera dakioke. Fitxategi bat swap eran erabiltzera behartu daiteke &arch-kernel;, baina ez da gomendagarria. Dena den, erabiltzaile gehienek gutxieneko partizio kopurua baino gehiago erabiltzeko hautua egiten du. Bi arrazoi nagusi daude zure fitxategi sistema partizio txiki ugaritan zatitzeko asmoa izateko. Lehena segurtasuna da. Ezer gertatu eta zure fitxategi sistema hondatuz gero, partizio bati soilik eragingo dio, salbuespenak salbuespen. Honi esker, zure sistemaren zati bat soilik ordeztu beharko duzu (zuhurki gorde dituzun babeskopien bidez). Gutxienera ere, erroko partizio deritzona sortu beharko zenuke. Honek sistemarentzat ezinbestekoak diren osagaiak gordetzen ditu. Beste edozein partizio hondatzen bada, zure GNU/&arch-kernel; sistema abiarazi ahal izango duzu arazoa konpondu ahal izateko. Honela, sistema berrinstalatu beharra ekiditen da. Bigarren kausa garrantzitsuagoa izan ohi da lanerako konputagailuetan, baina egiazki konputagailuaren beraren erabileraren araberan doa. Adibidez, spam ugari jasotzen dituen posta zerbitzari bat oso erraz bete daiteke partizio bat honela leku huts gabe utziz, eta era berean sistema ezin erabil daitekeelarik. /var/mail partizio ezberdin batetan uzten baduzu, aldiz, sistema beti bezain ongi ariko da, jasotzen duen spam kopurua jasotzen duela. Egiazki, partizioak sortzeak daukan alde txar bakarra izango dituzun beharrak aldez aurretik jakiteko zailtasuna da. Honela, partizio txikiegi bat sortzen baduzu, sistema berrinstalatu beharra edukiko duzu, beharrezko partizioak berriz sortuz, edo, bestela, etengabe zure sisteman toki hutsa sortzen aritu beharko duzu guztiz bete ez dadin. Bestalde, partizio handiegia egiten baduzu, beste guneren batean erabil zitekeen tokia alperrik galduko duzu. Gaur egun diskak merkeak dira, baina ez da zentzuzkoa dirua beharrik gabe xahutzea.