Partizioen sorrerarako gomendaturiko jarraibideak Erabiltzaile hasiberrien makina, &debian;dun ekipo pertsonal, etxerako sistema eta, orokorki, erabiltzaile batek soilik erabiliko dituen makinetan, / helbidetegian partizio bakar bat (eta swap) sortzea da hasierarik egoki eta errazena. Baina zure partizioa 6 GB baino handiagoa bada, aukeratu ext3 partizio mota. Ext2 erako partizioek noizean behingo azterketa bat behar dute fitxategi sistemaren osotasuna ziurtatzeko, eta honek sistema abiaraztea asko moteltzen du partizioa handiegia denean. Erabiltzaile anitzedun sistementzako, edo toki huts asko dutenentzako, /usr, /var, /tmp eta /home helbidetegietariko bakoitzerako partizio bat sortzea, /renagandik bananduta. Ziurrenik /usr/local partizio banatu bat beharko duzu &debian; sistematik kanpoko programa asko instalatzeko asmoa baduzu. Zure makina posta zerbitzari bat izan behar bada, /var/mailentzako aparteko partizio bat beharko duzu. Maiz, /tmpentzako partizio banatu bat sortzea egokia izaten da. 20tik 50 MBrako tokia ematea nahikoa da. Erabiltzaile kontu ugaridun zerbitzari bat osatzen bazabiltza, guztiz gomendagarria da /home partizioa besteetatik banatzea. Orokorrean, diska nola zatitu berari emango zaion erabilerarekin loturik dago. Zailtasun handiko sistementzako Multi Disk HOWTO irakurri beharko zenuke. Bertan sakonki landuriko informazioa dago, batez ere ISPen intereserako eta zerbitzari bat jarri nahi dutenentzako. Elkartrukerako partizioaren (swap) neurriari dagokionean, ikuspuntu ezberdin ugari daude. Horietako bat, egokienetarikoa, daukan memoria beste swap egokitzea da. Gehienetan ez da 16 MBetik behera aukeratzea gomendatzen, baina ez beti. Salbuespenak daude, noski. 10000 ekuazio, denak batera, ebazteko lanetan bazabiltza 256 MBtako memoriadun sistema batekin, gigabyte bat (edo are gehiago) swap beharko duzu. 32 bitdun egituretan (i386, m68k, 32-bit SPARC, PowerPC,...), elkartrukerako partizio (swap) batek gehienez ere 2 GB izan ditzake. Hau aski izan beharko litzateke edozein instalaketa motatarako. Dena dela, swapen zure gutxienezko ezaugarriak oso handiak badira, elkartrukearen karga banatzen saiatzea duzu onena, zenbait diskaz baliatuz (spindles izenez ezagutuak) eta, ahal bada, SCSI edo IDE kate ezberdinak erabiliz. Nukleoak swaparen erabilera orekatuko du elkartrukerako partizio ezberdinen artean, etekin handiagoa lortuz, honela. Esaterako, 32 MB RAM dituen makina zahar bat badugu eta 1.7 GBdun IDE diska bat /dev/sdan, beste sistema eragile batentzako 500 MBetako partizio bat sortzea egokia litzateke, /dev/sda1elkartrukerako partizio (swap) baterako 32 MB /dev/sda3n eta 1.2 GB inguru /dev/sda2n, Linuxentzako partiziorako. Sistema instalakuntzan lagungarri egingo zaizkizun adibide gehiagotarako, aztertu .