&arch-title;(e)n partizioak sortzen PALOk, HPPAko sistema abiarazleak, F0 erako partizio bat behar du diskaren lehen 2 GBen guneren batean. Gune honetan kokatuko dira sistema abiarazlea, hautazko nukleo bat eta RAM diska, beraz, behar besteko handia izan dadin ziurtatu: 4 Mb gutxienez (edo, hobeto, 8tik 16era bitartean). Firmwarearentzat beharrezko beste ezaugarri bat Linuxen nukleoa diskaren lehen 2 GBetan egotea da. Hau lortzeko era erraz bat fitxategi sistemak diskaren lehen 2 GBak guztiz betez partizio bat sortzea da. Bestela, diskaren hasieran partizio bat sor dezakezu, /booten muntatuz, hau baita Linuxen nukleoa(k) bilduko dituen helbidetegia. /boot behar besteko handia izan behar da, kargatu nahi dituzun nukleoak bertan kokatzeko; 8tik 16ra MB nahikoa izaten da.