&arch-title;(e)n partizioak sortzen
PALOk, HPPAko sistema abiarazleak, F0
erako partizio bat
behar du diskaren lehen 2 GBen guneren batean. Gune honetan kokatuko dira
sistema abiarazlea, hautazko nukleo bat eta RAM diska, beraz, behar besteko
handia izan dadin ziurtatu: 4 Mb gutxienez (edo, hobeto, 8tik 16era bitartean).
Firmwarearentzat beharrezko beste ezaugarri bat Linuxen nukleoa diskaren lehen
2 GBetan egotea da. Hau lortzeko era erraz bat fitxategi sistemak diskaren
lehen 2 GBak guztiz betez partizio bat sortzea da. Bestela, diskaren hasieran
partizio bat sor dezakezu, /booten muntatuz, hau baita
Linuxen nukleoa(k) bilduko dituen helbidetegia. /boot
behar besteko handia izan behar da, kargatu nahi dituzun nukleoak bertan kokatzeko;
8tik 16ra MB nahikoa izaten da.