&debian;en partizioak sortzeko programak Partizioak sortzeko programa ugari egokitu dituzte &debian;en garatzaileek, honela &debian;ek jasaten dituen arkitektura ezberdindun diska gogor ugaritan lan egitea lortuz. Ondoren zure arkitekturari aplikatu ahal zaizkion programen zerrenda bat dator. partman &debian;en partizio tresna gomendatua. Programa honek gauza anitzetarako balio du, hala nola (formatudun) fitxategi sistemak sortu eta norberaren muntaia puntuei egokitzeko. fdisk Linuxen disken partizioak egiteko oinarrizko tresna da, oso iaioak direnek soilik erabili ohi dutena. Mesedez, ez ahaztu fdisken laguntza irakurtzea. Zure konputagailuan FreeBSD partizio bat baduzu, arretaz ihardun. Instalatutako nukleoek partizio mota hau jasaten dute, baina fdiskek adierazten duen era ezberdina izan daiteke (edo ez). Gehiago jakiteko, aztertu Linux+FreeBSD HOWTO. cfdisk Partizioak leiho betean sortzeko tresna erabilterraza. Erabiltzaile gehienentzat gomendatua. Aztertu cfdisken laguntza. Kontutan izan cfdiskek ez dituela FreeBSD erako partizioak ezagutzen, eta ageriko diren gailuak izatez dituzunen ezberdinak izateko aukera dago. atari-fdisk Atarirako fdisken bertsioa; irakurri atari-fdisken laguntza gaiak. amiga-fdisk Amigarako fdisken bertsioa; irakurri amiga-fdisken laguntza gaiak. mac-fdisk Macerako fdisken bertsioa; irakurri mac-fdisken laguntza gaiak. pmac-fdisk PowerMacerako fdisken bertsioa, BVM eta Motorola VMEbus sistemek ere darabiltena; irakurri pmac-fdisken laguntza gaiak. fdasd &arch-title;(e)rako fdisken bertsioa; irakurri fdasden laguntza gaiak edo Gailuen kontrolagailuak eta instalaketaren komandoak laguntzako hamahirugarren atala. Instalaketan Diska gogor baten partizioak sortu aukeratzean, programa hauetariko bat berez hasiko da. Aurrezehazturiko programa hau ez bada zuk nahi duzuna, irten partizio sorgailutik, zoaz aginduen interpretera (tty2) Alt eta F2 teklak batera sakatuz, eta idatzi erabili nahi duzun programaren izena (eta argumentuak, baldin badaude). Ondoren, utzi Diska gogor baten partizioak sortu pausua debian-installeren eta jarraitu hurrengoarekin. Zure IDE diskan 20 partizio baino gehiagorekin lan egin behar baduzu, 21 partiziorako eta hurrengoetarako (baldin badaude, noski) gailuak sortu beharko dituzu. Hurrengo egitekoak, patizioak abiarazteak, huts egingo du gailuak ez badaude egoki konfiguratuta. Hemen duzu, adibide gisa, tty2n edo aginduen interpretepean gailu bat sortzeko erabil ditzakezun aginduen zerrenda, honela 21. partizioa abiarazia izan ahal dadin. cd /dev mknod hda21 b 3 21 chgrp disk hda21 chmod 660 hda21 Sistema berria abiaraztean, helburu-sisteman gailuak ez badira ageri, arazoak izango dituzu. Nukleoa eta moduluak instalatu ondoren abiarazi: cd /target/dev mknod hda21 b 3 21 chgrp disk hda21 chmod 660 hda21 Ez ahaztu partizioa ``Bootable''(abiarazgarria) gisa izendatzea. Ikusi mac-fdisken laguntza gaiak partizioen sorreraz gehiago jakiteko. Oso garrantzitsua da elkartrukeko partizioa Mac disketan bere izenez ezagutua izatea, hau da, `swarp' izenez. Mac batetako Linuxen partizio guztiak Apple UNIX SRV2 erakoak izan behar dira. Arren, irakur itzazu laguntza gaiak. Gainera, mac-fdisken tutoriala lagungarri dakizuke, MacOS bidez diska elkarbanatzen bazabiltza jarraitu beharreko pausuak baitakartza. &partition-hppa.xml; &partition-x86.xml; &partition-ia64.xml; &partition-mips.xml; &partition-powerpc.xml; &partition-sparc.xml;