Debianen partizioak sortzeko programak
Partizioak sortzeko programa ugari egokitu dituzte Debianen garatzaileek,
honela Debianek jasaten dituen arkitektura ezberdindun diska gogor ugaritan
lan egitea lortuz. Ondoren zure arkitekturari aplikatu ahal zaizkion
programen zerrenda bat dator.
partman
Debianen partizio tresna gomendatua. Programa honek gauza anitzetarako
balio du, hala nola (formatudun
)
fitxategi sistemak sortu eta norberaren muntaia puntuei egokitzeko.
fdisk
Linuxen disken partizioak egiteko oinarrizko tresna da, oso
iaioak direnek soilik erabili ohi dutena. Mesedez, ez ahaztu
fdisken laguntza irakurtzea.
Zure konputagailuan FreeBSD partizio bat baduzu, arretaz ihardun.
Instalatutako nukleoek partizio mota hau jasaten dute, baina
fdiskek adierazten duen era ezberdina izan daiteke
(edo ez). Gehiago jakiteko, aztertu Linux+FreeBSD HOWTO.
cfdisk
Partizioak leiho betean sortzeko tresna erabilterraza. Erabiltzaile
gehienentzat gomendatua. Aztertu cfdisken laguntza.
Kontutan izan cfdiskek ez dituela FreeBSD erako
partizioak ezagutzen, eta ageriko diren gailuak izatez dituzunen
ezberdinak izateko aukera dago.
atari-fdisk
Atarirako fdisken bertsioa; irakurri
atari-fdisken laguntza gaiak.
amiga-fdisk
Amigarako fdisken bertsioa; irakurri
amiga-fdisken laguntza gaiak.
mac-fdisk
Macerako fdisken bertsioa; irakurri
mac-fdisken laguntza gaiak.
pmac-fdisk
PowerMacerako fdisken bertsioa, BVM eta
Motorola VMEbus sistemek ere darabiltena; irakurri
pmac-fdisken laguntza gaiak.
fdasd
&arch-title;(e)rako fdisken bertsioa; irakurri
fdasden laguntza gaiak edo
Gailuen kontrolagailuak eta instalaketaren komandoak laguntzako
hamahirugarren atala.
Instalaketan Diska gogor baten partizioak sortu
aukeratzean, programa hauetariko bat berez hasiko da.
Aurrezehazturiko programa hau ez bada zuk nahi duzuna, irten
partizio sorgailutik, zoaz aginduen interpretera (tty2)
Alt eta F2 teklak batera sakatuz, eta
idatzi erabili nahi duzun programaren izena (eta argumentuak, baldin
badaude). Ondoren, utzi Diska gogor baten partizioak sortu
pausua debian-installeren eta jarraitu hurrengoarekin.
Zure IDE diskan 20 partizio baino gehiagorekin lan egin behar baduzu,
21 partiziorako eta hurrengoetarako (baldin badaude, noski) gailuak
sortu beharko dituzu. Hurrengo egitekoak, patizioak abiarazteak, huts
egingo du gailuak ez badaude egoki konfiguratuta. Hemen duzu, adibide
gisa, tty2n edo aginduen interpretepean
gailu bat sortzeko erabil ditzakezun aginduen zerrenda, honela 21.
partizioa abiarazia izan ahal dadin.
cd /dev
mknod hda21 b 3 21
chgrp disk hda21
chmod 660 hda21
Sistema berria abiaraztean, helburu-sisteman gailuak ez badira ageri,
arazoak izango dituzu. Nukleoa eta moduluak instalatu ondoren abiarazi:
cd /target/dev
mknod hda21 b 3 21
chgrp disk hda21
chmod 660 hda21
Ez ahaztu partizioa ``Bootable''(abiarazgarria) gisa izendatzea.
Ikusi
mac-fdisken laguntza gaiak partizioen
sorreraz gehiago jakiteko. Oso garrantzitsua da elkartrukeko partizioa
Mac disketan bere izenez ezagutua izatea, hau da, `swarp' izenez. Mac
batetako Linuxen partizio guztiak Apple UNIX SRV2 erakoak izan behar dira.
Arren, irakur itzazu laguntza gaiak. Gainera, mac-fdisken tutoriala
lagungarri dakizuke, MacOS bidez diska elkarbanatzen bazabiltza jarraitu
beharreko pausuak baitakartza.
&partition-hppa.xml;
&partition-x86.xml;
&partition-ia64.xml;
&partition-mips.xml;
&partition-powerpc.xml;
&partition-sparc.xml;