Gailuen izenak Linuxen
Linuxen, disken eta partizioen izenak beste sistema eragile batzuetan
erabiltzen direnen ezberdinak izan daitezke. Partizioak sortu eta
muntatzean Linuxek erabiltzen dituen izenak jakitea beharrezkoa
da. Hona izendaketarako oinarrizko eskema:
Diska malguaren lehen unitateari /dev/fd0 deritzaio.
Diska malguaren bigarren unitateari /dev/fd1 deritzaio.
SCSI diskaren(SCSI address-wise nortasuna) lehen unitatea
/dev/sda da.
SCSI diskaren(adress-wise) bigarren unitatea, aldiz, /dev/sdb, eta horrela darrai.
SCSI CD-ROM baten lehen unitateari /dev/scd0 deritzaio, eta
/dev/sr0 izenez ere ezaguna da.
Lehen mailako IDE kontrolagailuaren diska nagusia /dev/hda
da.
Lehen mailako IDE kontrolagailuaren menpeko diska /dev/hdb
izendatzen da.
Bigarren mailako IDE kontrolagailuaren diska nagusi eta menpekoaren ohiko izenak /dev/hdc eta /dev/hdd,
dira hurrenez-hurren. IDE kontrolagailu berriek irakurketarako bi kate izan ditzakete, bi kontrolagailuren gisara eraginkorki jokatzen.
Partizioen hizkiak eta mac-erako pdisk programak erakusten dituenak ezberdinak izan daitezke (adb., pdiskek /dev/hdc eran ematen duena Debianen /dev/hda da).
Lehen XT diskaren izena /dev/xda da.
Bigarren XT diskaren izena /dev/xdb da.
Lehen ACSI unitateari /dev/ada deritzaio, eta
bigarrenari /dev/adb.
Lehen DASD gailua /dev/dasda/da
Bigarren DASD gailua
/dev/dasdb, fa, eta horrela jarraitzen du.
Diska bakoitzeko partizioak adierazteko diskaren izenari zenbaki hamartar bat
gehitzen zaio: sda1 eta
sda2 izenen bitartez sistemako SCSI diskaren lehen
unitateko lehen eta bigarren partizioak adierazten dira.
Hona hemen bizitza errealeko adibide bat. Suposa dezagun bi SCSI diskadun
sistema bat daukazula, bata SCSI 2 helbidean eta bestea SCSI 4ean.
Lehen diska (2 helbidea) ondorioz, sda izendatzen
da, eta bigarrena sdb. sda gailuak
barnean 3 partizio baditu, hauen izenak sda1, sda2
eta sda3 izanen dira, hurrenez hurren. Arau bera erabiliz
ditugu sdb diska eta honen partizioak.
Ohar zaitez zuk bi SCSI kontrolagailu izanez gero, bi gailuon ordenak
nahasteren bat edo beste sorrarazi dezakela. Irtenbide egokiena kasu
honetan sistemaren abioko oharrak aztertzea da, baldin eta gailu motak
eta/edo ezaugarriak ezagutzen badituzu.
Linuxek lehen mailako partizioa gailuaren izenari 1etik 4rako zenbaki bat
gehituz izendatzen du. Esaterako, lehen IDE unitateko lehen partizioa
/dev/hda1 da. Partizio lojikoei 5 zenbakitik aurrerako
zenbakiak ezartzen zaizkie, beraz, lehen partizio lojikoa diska berean
/dev/hda5 da. Gogoratu partizio hedatua, hau da,
partizio lojikoak dauzkan lehen mailako partizioa, ezin daitekeela bakarrik
erabili. Arau hau SCSI disketan bezala IDEetan ere betetzen da.
SCSI TEAC FC-1 diska malguaren unitateak VMEbus sistema darabilenean
SCSI diska arrunta bezala ikusiko da. Gailu honen nortasuna era erraz
batean jakiteko, instalaketarako programak gailu egokira lotura bat
sortuko du eta /dev/sfd0 helbidean kokatuko du.
Sun disken partizioek 8 partizio banatu (edo xerra) baimentzen dituzte.
Hirugarren partizioa ``Diska Osoa''ren partizio gisa zehaztea gomendatzen
da eta honela egon ohi da. Partizio honek diskaren atal guztiei egiten
die erreferentzia, eta sistema abiarazteko ardura duenak (SILO, edo
Sunenak) erabiltzen du.
Diska bakiotzeko partizioak gailuaren izenari dezimal bat geituz ezagutaratzen dira. dasda1 eta
dasda2 zure sistemako lehen DASD gailuaren lehen bi partizioak errepresentazten dituzte.