Instalazio automatikoa
Ordenagailu anitzetan instalatzeko posible da guztiz automatizatutako
instalazio bat egitea. Hau posible egiten duten paketeak:
fai (Instazaio zerbitzari bat erabiltzen duena),
replicator,
systemimager,
autoinstall, eta
&debian; Instalatzailea bera dira.
&debian; Instalatzailea erabiliaz instalazio automatikoa
&debian; instalatzaileak aurrekonfigurazio fitxategien bidez instalazio
automatiko onartzen du. Aurrekonfigurazio fitxategiak sare bidez edo
medio aldagarrien bidez kargatu eta instalazioan egingo diren galderak
erantzuteko erabili daiteke.
Aurrekonfigurazio fitxategia debconf-set-selections komandoak
erabiltzen duen formatuan dago. Ondo dokumentaturiko eta lanean
dagoen editatu dezakezun adibide bat hemen dago:
.
Beste aldetik, aukeratu behar diiren aukera guztien erantzunak
eskuratzeko era bat eskuzko instalazio bat egin eta orduan
debconf-utils paketeko
debconf-get-selections koamdoa erabili
bai debconf eta bai /var/log/debian-installer/cdebconf fitxategiko
cdebconf databaseak fitxategi batetara irauktzeko:
debconf-get-selections --installer > fitxategia
debconf-get-selections >> fitxategia
Hala ere honela sortutako fitxategi batek erantzungabeko galderak eduki
ditzake eta, fitxategia
erabilgarriagoa da erabiltzaile gehienentzat.
Bein aurrekonfigurazio fitxategiarekin, editatu daiteke behar ezkero,
ipini web zerbitzari batetan, edo kopiatu instalatzailearen mediora.
Behin fitxategia erabakitako lekuan ipinita Instalatzaileari
abiarazte garaian komando bat eman behar zaio erabil dezan.
Instalatzaileak sare bidez deskargaturiko aurrekonfigurazio bat
erabiltzeko gehitu preseed/url=http://url/helbidea/preseed.cfg
kernela abiarazteko aukerei. Noski aurrekonfigurazioak ezingo du
lan egin instalatzaileak sarea martxan ipini arte, horregatik
da oso erabilgarria instalatzaileak ezer galdetu gabe DHCP bidez
instalatzeko aukera izatea. Agian instalazio lehentasuna kritikora
ezartzea interesgarri zain daiteke sareari buruzko datu guztiak
konfiguratu daitezen. Begiratu .
Aurrekonfigurazio fitxategia CD batetan ipintzeko, ISO irudi original
nerregin egin behar da berau gehitzeko. mkisofs manual orrialdea
begiratu argibide gehiagorako. Betela fitxategia diskete batetan ipini
eta 'preseed/file=/floppy/preseed.cfg' erabili.
USB memoria baten bidez abiarazi nahi zain ezkeri, orduan kopiatu
aurrekonfigurazio fitxategia memoriaren fitxategi sisteman eta
syslinux.cfg fitxategia editatu preseed/file=/hd-media/preseed.cfg gehitzeko
kernele abiarazte aukeren barruan.