Setting Up Users And Passwords Set the Root Password root kontua, baita super-erabiltzaile bezala ezagutzen dena; sistemako ziurtasun neurri gustiak ekiditzen dituen sarrera kontua da. Root kontu hau sistema kudeaketa lanetarako eta ahal den gutxien erabili behar da. Sortutako edozein pasahitzek beintzat 6 karaktere izan behar ditu, hizki minuxkula eta larriak eta puntuazio ikurrka izan ditzake. Kontu handiagoa izan root pasahitza ezartzerakoan guztiz ahaldun kontu bat bait da. Ez erabili Hiztegiko hitzik ez zurekin pertsonalean erraz lotu daitekeen hitzik. Inork noizbait zure root pasahitza behar duela esa ezkero, kontu handiarekin ibili. Inoiz ez zenuke root kontuaren pasahitza inori eman behar kudeatzen ari zaren makinak kudeatzaile gehiago ez baditu beintzat. Erabiltzaile Arrunt Bat Sortu Sistemak erabiltzaile arrunt bat sortu nahi den galdetuko da atal honetan. Kontu hau zure sarrera-kontu pertsonala izan daitek. Ez zenuke root kontua zure eguneroko eginbeharretarako erabili beharko. Zergatik ez? Ondo, lehenik eta behin root kontuz guztiz ahaltsua izatean oso erraza da huts konponeziak egitea. Beste arrazoi bat inork zuri maltzurki Troiar-zaldi bat duen programa bat abiarazten badizu — programa horrek super-erabiltzailearen ahalmen guztiaz sistema konprometitu dezake. Edozein Unix sistemarako kudeaketa liburuk gehitu ditzazke datu gehiago puntu honetan — pentsatu batenbat irakurtzean hau dana zuretzat berria bada. Lehenik erabiltzailearen izen osoa eskatuko du. Gero kontuaren izena; normalean zure izena edo antzeko zerbait izaten da. Azkenik zuk kontu honetarako pasahitza sartu beharko duzu. Instalazioaren ondoren edozein momentutan erabiltzaile kontu gehiago sartu nahi ezkero erabili adduser komandoa.