Posta transferentzi Agentea (MTA) konfiguratu
Gaur egun eposta oso garrantzitsua da jende askoren bizitzarako, beraz
ez da batere arrigarri Debian-ek eposta transferentzi agentea
instalazioaren barnean konfiguratzea. Debian sistematan lehenetsiriko
posta transferentzi agentea exim4 da, zein
nahiko txikia, moldagarria eta ulertzeko erraza bait da.
Agian ordenagailua ez dagoenez sarean posta agentea beharrezko den
galdetuko zara. Erantzun laburra Bai da. Argibide luzeagoak: zenbait
sistema osagaiek (cron,
quota, aide, …) mezu
garrantzitsuak eposta bidez bidaltzen dituztela.
Lehenengo pantailan zenbait espota ingurune erakusten dira.
Aukeratu horietako bat zure beharren arabera:
internet gunea
Sistema zuzenean internetera konektaturik dago eta eposta
SMTP bidez jaso eta bidaliko da. Hurrengo pantailetan zenbait
oinarrizko galdera egingo ditu instalatzaileak; makinaren
eposta izena edo jaso nahi diren dominioen zerrenda.
ePosta smarthost-ak bidaliko du
Ingurune honetan zure kaporako epostak smarthost
deituriko beste makina bati bidali eta honek behar den lekura
birbidaliko ditu. Smathost makinak normalean zuri doakizun eposta-k
jasoko ditu beraz zu ez zara beti sarean egon behar. Fetchmail edo
antzerako programa bat (eposta bezeroa) erabili beharko da eposta
jasotzeko. Aukera hau arruntean telefono bidezko saretzeek
erabiltzen dute.
bidalketa lokala bakarrik
Sistema ez dago sarean eta eposta erabiltzaile lokalen artean
bidali eta jasotzen da bakrrik. Nahiz eta mezurik ez bidaltzea
pentsatu hau da aukera gomendagarria, zenbait programa
eta lanabesek eposta eabiltzen bait dute erabiltzaileari
mezu garrantzitsuak bidaltzeko (adib. Disko quota
muga gainditurik
). Aukera hau da erabiltzaile berrientzat
gomendagarriena ere ez bait ditu galdera gehiago egiten.
Ez konfiratu hune honetan
Aukera hau zer egitera zoazen badakizula ziur bazaude bakarrik
erabili. Honek konfiguratu gabeko eposta sistema — utziko
du, zuk eskuz konfiguratu arte. Ezingo duzu eposta ez jaso
ez bidali eta sistema lanabesen zenbait informazio garrantzitsu
gal dezakezu.
Ingurune hauek ez badute zure eginbeharra betetzen edo zuk
konfigurazio zehatzago bat behar izan ezkero
/etc/exim4 kapretako konfigurazio
fitxategiak editatu ahal izango dituzu bein instalazioa
amaitu denean. exim4-eri buruzko argibide
gehiago jasotzeko ikusi /usr/share/doc/exim4.