Posta transferentzi Agentea (MTA) konfiguratu Gaur egun eposta oso garrantzitsua da jende askoren bizitzarako, beraz ez da batere arrigarri Debian-ek eposta transferentzi agentea instalazioaren barnean konfiguratzea. Debian sistematan lehenetsiriko posta transferentzi agentea exim4 da, zein nahiko txikia, moldagarria eta ulertzeko erraza bait da. Agian ordenagailua ez dagoenez sarean posta agentea beharrezko den galdetuko zara. Erantzun laburra Bai da. Argibide luzeagoak: zenbait sistema osagaiek (cron, quota, aide, …) mezu garrantzitsuak eposta bidez bidaltzen dituztela. Lehenengo pantailan zenbait espota ingurune erakusten dira. Aukeratu horietako bat zure beharren arabera: internet gunea Sistema zuzenean internetera konektaturik dago eta eposta SMTP bidez jaso eta bidaliko da. Hurrengo pantailetan zenbait oinarrizko galdera egingo ditu instalatzaileak; makinaren eposta izena edo jaso nahi diren dominioen zerrenda. ePosta smarthost-ak bidaliko du Ingurune honetan zure kaporako epostak smarthost deituriko beste makina bati bidali eta honek behar den lekura birbidaliko ditu. Smathost makinak normalean zuri doakizun eposta-k jasoko ditu beraz zu ez zara beti sarean egon behar. Fetchmail edo antzerako programa bat (eposta bezeroa) erabili beharko da eposta jasotzeko. Aukera hau arruntean telefono bidezko saretzeek erabiltzen dute. bidalketa lokala bakarrik Sistema ez dago sarean eta eposta erabiltzaile lokalen artean bidali eta jasotzen da bakrrik. Nahiz eta mezurik ez bidaltzea pentsatu hau da aukera gomendagarria, zenbait programa eta lanabesek eposta eabiltzen bait dute erabiltzaileari mezu garrantzitsuak bidaltzeko (adib. Disko quota muga gainditurik). Aukera hau da erabiltzaile berrientzat gomendagarriena ere ez bait ditu galdera gehiago egiten. Ez konfiratu hune honetan Aukera hau zer egitera zoazen badakizula ziur bazaude bakarrik erabili. Honek konfiguratu gabeko eposta sistema — utziko du, zuk eskuz konfiguratu arte. Ezingo duzu eposta ez jaso ez bidali eta sistema lanabesen zenbait informazio garrantzitsu gal dezakezu. Ingurune hauek ez badute zure eginbeharra betetzen edo zuk konfigurazio zehatzago bat behar izan ezkero /etc/exim4 kapretako konfigurazio fitxategiak editatu ahal izango dituzu bein instalazioa amaitu denean. exim4-eri buruzko argibide gehiago jasotzeko ikusi /usr/share/doc/exim4.