APT Konfiguratzen Sisteman paketeak instalatzeko gehien erabiltzen den sistema apt paketeko apt-get programa da. Kontutan izan momentu honetan paketak instalatzen dituen programa dpkg dela. Hala ere pakete hau maila baxuan lan egiteko da. apt-get programank dpkg behar bezala erabiliko du instalatu nahi den paketearen dependentzi beharrak eta paketeak CD, sare edo edonondik deskargatzeko modua ezagutzen bait ditu. Beste pakete kudeaketa interfaze batzuk, aptitude edo synaptic antzekoak edo zaharrago den dselect-ek apt-get behar eta erabili egiten dute. Interfaze hauek erabiltzaile berrientzat dira gomendaturik erabiltzaile interfaze beretan beste ezaugarri batzuek dituzte eta (egoera egiaztapen eta pakete bilaketa). APT paketeak nondik deskargatu jakiteko konfiguratu behar da. Lan honetan laguntzen duen aplikazioa apt-setup da. Konfigurazioko hurrengo pausua APT-ri debian paketeak non aurki ditzakeen ezartzea da. Kontutan izan aukera hau instalazioa amaitzean edozein momentutan berregin dezakezu la apt-setup abiaraziaz edo /etc/apt/sources.list eskuz editatzen. Pausu honetan CD-ROM ofizial bat unitatean izan ezkero, CD-ROM hori jatorrietara gehituko da galderarik gabe. CD-ROM unitatea irakurtzen delako konturatu zaitezke. CD-ROM ofizialik ez duten erabiltzaileentzat Debian paketeak jasotzeko erabili daitezke modu ezberdinak erakutsiko dira : FTP, HTTP, CD-ROM, edo fitxategi sistema lokala. Jakin behar duzula APT jatorri ezberdinak konfiguratu daitezkeela nahiz Debian fitxategi berdinarentzat izan. apt-get eskatutako paketearen bertsio berriena duen fitxategia aukeratuko du automatikoki. Edo bestela bai CD eta HTTP bidezko jatorriak izan ezkero apt-get-ek CD-ROm-ean dauden fitxategia erabiliko ditu lehentsi bezala eta pakete bertsio berriagorik eskuragarri ez dagoen bitartean ez du HTTP konexioa erabiliko. Hala ere ez da oso ideia ona behar ez diren APT jatorriak gehitzea honek pakete berrien bila sarea arakatzeko denbora luzatu bait dezake. Sare Pakete Jatorriak Konfiguratzen Sistemaren beste guztia sare bidez instalatu nahi ezkero, aukera arruntean http jatorria aukeratzea da. ftp ere onargarria da baina piska bat geldoagoa da konexioak egiteko garaian. Sare pakete Jatorriak konfiguratzeko hurrengo pausua apt-setup-i bizi zaren estatua ezartzea da. Honek zein Debian Intenet Ispilutara konekata zaitezkeen ezarriko du. Aukeratutako estatuaren arabera zerbitzari posibleen zerrenda bat aurkeztuko da. Normalean aukera ona da zerrendako lehen eskaintza aukeratzea, baina besteak ere funtzionatu beharko lukete. Kontutan eduki ispilu zerrenda Debian bertsio hau kaleratu zen egunean sotu zela beraz agian zerbitzari bat ez dago funtzionametuan dagoeneko. Ispilu bat aukeratu ondoren, proxy zerbitzaririk erabili behar den galdetuko da. Proxy zerbiztaria interneko HTTP eta FTP eskariak zuri berbideratzen dituen zerbitzari bat da eta Internet konexioa obe aprobetxatzeko enpresa eta talde askok ipintzen dituzte. Zenbait saretan proxy zerbitzaria bakarrik du Interneta konektatzeko aukera. Agian proxy erabiltzaile izena eta pasahitza ezarri behar dituzu. Etxe erabiltzaile gehienek ez dute proxy zerbitzaririk ezarri beharrik, nahiz eta zenbait Internet Horniztailek proxy zerbitzarien bidez hornitzen dituzte beren bezeroeak. Ispilu bat aukeratu ondorena, zure sare jatorriak arakatu egingo dira. Denak behar bezala funtzionatu ezkero beste pakete jatorririk gehitu nahi den galdetuko da. Zuk aukeratutako pakte jatorriarekin arazorik izan ezkeri aukera beste ispilu bat (bai zure estatuko zerrendatik edo zerrenda osotik), edo beste sare pakete jatorri bat erabiltzen saiatu.