Administrivia Dokumentu honen inguruan Dokumentu hau DocBook XML gailuarekin egin dugu. Fitxategiak hainbat programarekin sortu ditugu, docbook-xml eta docbook-xsl bildumen teknologia erabiliz. Dokumentu honen mantenu hobea lortzeko, XML mintzairak ematen dizkigun erraztasun ugariez baliatu gara, hala nola, profil eta talde bakoitzari ezaugarri ezberdinak emateko aukeraz. Hauek oso garrantzitsuak dira programaketa mintzairetako aldagai eta baldintzazko egiturei dagokienean. XML-ri esker dokumentu honek — egitura bakoitzerako behar beste informazio lor dezake; erabiltzailearen profilarekin bat egiten duen informazio erabilgarria eskainiz honela, egituraren arabera informazio hau aldatuz. Lagundu dokumentu hau osatzen Arazo edo proposamen bat bazenu dokumentu honi dagokienean, debian-installer-manual bilduman aurkitutako akatsaren berri eman behar zenuke. Arren, aztertu reportbug bilduma edo irakurri sareko Debianen akatsen jarraipen sistemaren laguntza gaiak. Komenigarria litzateke debian instalatzailearen laguntzan aurkitutako akatsak irakurtzea, zure arazoaren jakinaren gainean gauden jakiteko. Horrela balitz, informazioa osa zenezake XXXX@bugs.debian.org helbidera mezu bat bidaliz, jakinik XXXX jada ohartarazi diguten akatsaren zenbakia dela. Edo are laguntza gehiago eman diezagukezu dokumentu honen iturburuaren kopia bat lortu eta partxeak sortuz. Iturburua Debianen instalatzailearen CVS ikusgailuarekin berrikus dezakezu. Ez bazaude DocBook erabiltzera ohituta, ez arduratu: azalpen erraz batez osaturiko "cheatsheet" izeneko fitxategi bat aurkitzen da laguntza honen helbidetegietan. Irakurri eta nola eta nondik hasi jakingo duzu. Hala da, bai, html kodea bezalakoa da, baina aurkezpenaren barneko testuaren esanahia ulerkorragotzera bideratua. Zoritxarrez, oraingoz ezin daitezke partxeak debian-booten posta zerrendara bidali (ikusi behealdea). CVS bidez iturburua nola aztertu jakiteko irakur ezazu helbidetegi nagusiko README fitxategia. Mesedez, ez zaitez dokumentu honen egileekin zuzenki harremanetan jarri. Debianen instalatzaileaz eztabaidatzeko posta zerrenda berezi bat dago, non laguntza honen edukiak era berean eztabaida daitezkeen. Posta zerrenda honakoa da: debian-boot@lists.debian.org. Zerrenda honetan izena emateko argibideak Debianen posta zerrendan izena emateko gunean aurkituko dituzu; edo, bestela, Posta zerrenden fitxategietan zehar nabiga dezakezu. &contributors.xml; Laguntza garrantzitsuak Dokumentu hau sortzez Bruce Perens, Sven Rudolph, Igor Grobman, James Treacy, eta Adam Di Carlo idatzi zuten. Sebastian Ley da howto gidaren sortzailea. Debianen erabiltzaile eta garatzaile ugarik lagundu dute dokumentu honen eguneraketan. Eskerrak eman behar dizkiegu Michael Schmitz (m68k-rako euskarria), Frank Neumann (Amigarako instalatzearen laguntza)ren jatorrizko egilea), Arto Astala, Eric Delaunay/Ben Collins (SPARCen inguruko informazioa), Tapio Lehtonen eta St�phane Bortzmeyer-i ezin zenbatuzko edizio eta testuengatik. Era berean eskertu beharra daukagu Pascal Le Bail, USB memorien bidez sistema abiarazteaz emandako informazioarengatik. Jim Mintharen HOWTOn izugarri erabilgarria izan zaigun informazioa aurkitu genuen sare bidez sistema abiarazteko eraren inguruan (ez du webgunerik), baita Debian FAQ (ohiko galderak eta zalantzak), Linux/m68k FAQ, SPARC prozesagailupeko Linuxen ohiko galderak , Linux/Alpha FAQ, eta beste zenbait orritan. Informazio iturri ezin hobe hauen mantenua ahalbidetzen dutenek emaniko laguntza aitortu beharra daukagu. Marka erregistratuen inguruan Marka erregistratu guztiak haien jabeen esku soilik daude.