From 1ea73eea5ecc6a8ed901316049259aee737ee554 Mon Sep 17 00:00:00 2001 From: Joey Hess Date: Fri, 7 Oct 2005 19:51:38 +0000 Subject: move manual to top-level directory, split out of debian-installer package --- eu/partitioning/sizing.xml | 49 ++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++ 1 file changed, 49 insertions(+) create mode 100644 eu/partitioning/sizing.xml (limited to 'eu/partitioning/sizing.xml') diff --git a/eu/partitioning/sizing.xml b/eu/partitioning/sizing.xml new file mode 100644 index 000000000..46a35e0f1 --- /dev/null +++ b/eu/partitioning/sizing.xml @@ -0,0 +1,49 @@ + + + + + Debianen partizioen eta hauen neurrien inguruko erabakiak + +GNU/Linuxek ibiltzeko gutxienez partizio bat behar du. Partizio +bakarra eduki dezakezu sistema eragile guztia, aplikazioak eta +zure fitxategiak biltzeko. Gehienek uste dute elkartrukerako partizio +edo SWAP bat edukitzea beharrezkoa dela, nahiz eta honako hau ez +den guztizko egia. Swapa sistema eragilearen barneko +espazio bat da, eta espazio honek sistemari diskako tokia +memoria birtual gisa erabiltzeko aukera ematen dio. +Swap partizio ezberdindu bat sortuz, Linuxek haren erabilerari +etekin gehiago atera dakioke. Fitxategi bat swap eran erabiltzera +behartu daiteke Linux, baina ez da gomendagarria. + +Dena den, erabiltzaile gehienek gutxieneko partizio kopurua baino +gehiago erabiltzeko hautua egiten du. Bi arrazoi nagusi daude zure +fitxategi sistema partizio txiki ugaritan zatitzeko asmoa izateko. +Lehena segurtasuna da. Ezer gertatu eta zure fitxategi sistema +hondatuz gero, partizio bati soilik eragingo dio, salbuespenak +salbuespen. Honi esker, zure sistemaren zati bat soilik ordeztu +beharko duzu (zuhurki gorde dituzun babeskopien bidez). Gutxienera +ere, erroko partizio deritzona sortu beharko zenuke. +Honek sistemarentzat ezinbestekoak diren osagaiak gordetzen ditu. +Beste edozein partizio hondatzen bada, zure GNU/Linux sistema +abiarazi ahal izango duzu arazoa konpondu ahal izateko. Honela, +sistema berrinstalatu beharra ekiditen da. + +Bigarren kausa garrantzitsuagoa izan ohi da lanerako konputagailuetan, +baina egiazki konputagailuaren beraren erabileraren araberan doa. +Adibidez, spam ugari jasotzen dituen posta zerbitzari bat oso erraz +bete daiteke partizio bat honela leku huts gabe utziz, eta era +berean sistema ezin erabil daitekeelarik. /var/mail +partizio ezberdin batetan uzten baduzu, aldiz, sistema beti +bezain ongi ariko da, jasotzen duen spam kopurua jasotzen duela. + +Egiazki, partizioak sortzeak daukan alde txar bakarra izango dituzun +beharrak aldez aurretik jakiteko zailtasuna da. Honela, partizio +txikiegi bat sortzen baduzu, sistema berrinstalatu beharra edukiko +duzu, beharrezko partizioak berriz sortuz, edo, bestela, etengabe +zure sisteman toki hutsa sortzen aritu beharko duzu guztiz bete +ez dadin. Bestalde, partizio handiegia egiten baduzu, beste guneren +batean erabil zitekeen tokia alperrik galduko duzu. Gaur egun +diskak merkeak dira, baina ez da zentzuzkoa dirua beharrik gabe +xahutzea. + + -- cgit v1.2.3